Udala

Faseak

BEHIN BEHINEKO ESLEIPENA

2008/07/16

993. ZENBAKIDUN
ALKATETZAREN DEKRETUA

Xedea

Informatikari laguntzaile baten zerbitzuak jasotzeko prozedura negoziatu bidezko zerbitzu kontratuaren behin behineko esleipena

Aurrekariak

Lehenengoa: Goi mailako udal informatikariari lan jardunean laguntza eskeiniko deutsan eta udalak daukazan beharrizanetan bere zerbitzuak eskeiniko dauzan enpresa baten beharrizana diktaminatu eta baldintzen finkapena burutu zan 2008ko uztailaren 2ko ATB Batzordean

Bigarrena: 2008ko uztailaren 3ko Tokiko Gobernu Batzarrak, baldintza tekniko eta administrabioak onesti eta esleipen jardunbideari hasikerea emon eutsan.

Hirugarrena: 2008ko uztailaren 4an, Informatikari laguntzailearen zerbitzuak jasotzeko kontratu baldintzak eta gonbitea luzatu jaken, CONSULTEC, SL, SAREIN SL ETA BERMEO INFORMATIKA, SL enpresei eta 10 eguneko epea eskaini jaken euren eskaintzak aurkezteko, azken eguna uztailaren 14an finkatuta.

Laugarrena: 2008ko uztailaren 11an, SAREIN SL enpreseak, gonbidapenari uko egiten eutsola jakinarazo euskun.

Bosgarrena: 2008ko uztailaren 14an, BERMEO INFORMATIKA SL eta CONSULTEC, SL enpresek euren eskaintza aurkeztu euskuen.

Seigarrena: 2008ko uztailaren 15ean, jasotako eskaintza biak aztertu dira.

Argudioak

Lehenengoa: 2008ko uztailaren 3an onetsitako baldintzen arabera, bai CONSULTEC, SL enpreseak bai BERMEO INFORMATIKA, SL enpreseak aurkeztu daben proposamena, beharrezko baliabide pertsonalen betekizunetara, eskaintzen eduki beharreko gitxieneko edukinera eta jarritako gehienezko kopuruaren mugara, erabatean egokitzen da.

Bigarrena: Esleipen irizpideak aintzat hartuz, prezioa, lan metodologia eta baldintzetan jasotakoaz gain enpresek aurkezten dabezan hobakuntzak edo enpresaren funtzionamendu egokiaren islada diran agiriak, errekonozimenduak eta zertifikazinoak balioztatu dira:

1.- PREZIOA: Prezio hoberena egiten dauan enpreseari: 40 puntu

Enpresea Eskaintza ekonomikoa Puntuazino
Bermeo Informatika, SL 31.904 € 39,27
Consultec, SL 31.320 € 40

Alderantzizko hiruko erregelea erabili da puntuazinoa finkatzeko.

2.- LAN METODOLOGIA: Gehienez 40 puntu

Enpresea Lan metodologia Puntuazino
Bermeo Informatika, SL Langilegaiak egingo dauzan ekimenen zerrendea 40
Consultec, SL Enpresa gisa eskaini leikezan zerbitzu guztien ekintzak 20

Consultec, S.L. enpreseak, enpresa gisa daukazan arlo eta garatu leikezan zerbitzu ezberdinen konpilazino eta aurkezpena egiten dauz, mantenu lanak, aholkularitza, irakaskuntza, bertaratze teknikoa, ekipamenduen euskarria, inbentarioen elaborazinoa, kurtsoak eta sostengu telefonikoa burutzeko ekintzen garapena azalduta, bestalde, Bermeo Informatika, SL enpreseak, proposatzen dabezan langilegaiak eguneko jardunean eta Bermeoko Udalaren beharrizanen arabera, modu hertsian, burutuko leukiezanen garapena, egiten dau. Esleipen erizpide honetan, udalak bermaturik daukazan zerbitzu zehatzak azpimarratu dira, izan be, esleituko dan enpreseari nahitaez eskatzen jakon betekizun bat da langilegaiak eduki leikezan kezkatan, arazoetan edo udal beharrizan konkretuetan laguntza eskaintzea, eta Bermeo Informatika, S.L. enpreseak aurkeztutako kaudimen teknikoak, laguntza eskaintzeko orduan ikutzen dauzan arlo guztiak adierazita gelditzen baitira.

3.- PROPOSATUTAKO HOBAKUNTZAK: Gehienez 10 PUNTU

Enpresea Hobakuntzak/ziurtagiriak Puntuazino
Bermeo Informatika, SL - PREMIE kalitate programaren ezarpena- Goizeko 8etatik gaukeo 8ak arte edozein premiazko egoera, zuzenean eta presentzialki bermatzeko aukera 5
Consultec, SL Iso 9001/2000 ziurtagiriaQ* FOR ziurtagiria heziketan14 partner - homologazino 10

Puntuen zenbaketa modu honetan gelditzen da:

BERMEO INFORMATIKA, SL: 84,27
CONSULTEC, SL: 70

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, honako hau erabagi dot:

LEHENENGOA: Informatikari laguntzaile baten zerbitzuak jasotzeko prozedura negoziatu bidezko zerbitzu kontratuaren behin behineko esleipendun BERMEO INFORMATIKA, SL enpresea izendatzea.

BIGARRENA: Kontratua 31.904 €tan esleitzea. Prezioa 27.504 €, gehi 4.400,64 € (BEZa).

HIRUGARRENA: Enpresa esleituari, esleipen horren indarrez, segidan adierazoten diran jarduketak egin beharko dauzala jakinarazotea:

· Behin betiko bermea jarri (1.375,20 €) Udal honetako Diruzaintzako bulegoetan.
· Udalak eskatutako dokumentazino orokorraren artean, aurkeztu ez diran dokumentuak aurkeztu.

15 laneguneko epea igarota, behin betiko esleipena egingo da.


Bermeon, 2008ko uztailaren 16an
ALKATEA



NIRE AURREAN
JARDUNEKO IDAZKARIA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0