Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2009/02/09

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko otsailaren 4an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


27.- HILEROKO KULTURA JAI ETA KIROL EGITARAUA INPRIMATZEKO/ARGITARATZEKO KONTRATUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Planteatutako gaia

Hileroko kultura jai eta kirol egitaraua inprimatzeko / argitaratzeko kontratua.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2008ko abenduaren 12ko data eta 1.598. zenbakidun Alkatetza Dekretu bidez, kontratazino honetarako baldintza-agiriak eta deialdia zabaltzea erabagi zan.

Bigarrena: Prozedura negoziatu bidez, publizidade barik. 2009. urterako, beste urtebetez luzatzeko modukoa. Lizitazino prezioa luzapena barne: 34.741,38 €+BEZ, holan banatuta: 2009rako 20.000 € (BEZ barne) eta 20.300,00 € (BEZ barne) luzapen urterako, alde biak ados badagoz kontratua amaitu aurretik.

Hirugarrena: Abenduaren 30ean jagokon parte hartze eskaintzea egin jake hiru hornitzaileri: GRAFICAS GAUBECA, LLONA INPRIMATEGIA, ONMOTIVA. Aurkezteko epea 2009ko urtarrilaren 15ean amaitu zan.

Laugarrena: 2009ko urtarrilaren 20ko 49. Alkatetza Dekretu bidez, behin-behineko esleipena ONMOTIVA enpresearen alde onartu zan.

Argudioak

Lehenengoa: 2009ko urtarrilaren 21ean argitaratu zan behin-behineko esleipena Bermeoko Udalaren web guneko Kontratistearen Profila atalean. Ez da alegazinorik aurkeztu.

Bigarrena: Kontsignazino nahikoa dago gastu honi aurre egiteko. Danera: 18.821,00 €, BEZ barne, 2009. urterako.

Hirugarrena: Esleipendunari jakinarazotea udalagaz izango dauzan ahozko eta idatzizko hartu-emonak euskeraz izango dirala eta fakturarik edo bestelako idazkirik aurkeztu behar dauenean euskeraz aurkeztu beharko dauzala.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontutan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: 2009. urterako gastua onartzea eta xedatzea. Danera:18.821,00 €.

BIGARRENA: 2009-48 kontratuaren behin betiko esleipena ONMOTIVA enpresearena alde egitea.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko otsailaren 6an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0