Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2009/02/09

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko otsailaren 4an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


28.- IRAGARKIAK ARGITARATZEKO ZERBITZUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

Iragarkiak argitaratzeko zerbitzua behin betiko esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Iragarkiak argitaratzeko zerbitzuaren kontratazinoa egin behar da. 2009-2010 urteetarako, luzapen barik. Lizitazino prezioa, kontratuaren iraupena barne: 80.000,00 €. Prozedura Negoziatua Publizidadeagaz.

Bigarrena: 2008ko urriaren 29an Tokiko Gobernu Batzarrak baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban. 2008ko zemendiaren 24an Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zan deialdiaren iragarkia. Eskaintzak aurkezteko epea: 15 egun.

Hirugarrena: Honeek enpresak aurkeztu ziran:

TALLER 2A: sarrerea: 2008ko abenduaren 10a, 16.630. zenbakia. EPEZ KANPO
ZOSMAMEDIA: sarrerea: 2008ko abenduaren 10a, 16.629. zenbakia. Posta bidez 2008ko abenduaren 9an aurreratuta fax bidez.
MEDIASAL 2000: sarrerea: 2008ko abenduaren 9a, 16.571. zenbakia.

Laugarrena: 2008ko abenduaren 19ko 1.634 Alkatetza Dekretu bidez, behin-behineko esleipena onartu zan MEDIASAL 2000 enpresearen alde, eta beste eskaintza biak epez kanpo aurkeztu zirala deklaratu zan.

Bosgarrena: Urtarrilaren 14ko 38. zenbakidun Alkatetza Dekretu bidez, ZOSMAMEDIA enpreseak aurkeztutako errekurtsoa onartu eta lizitatzaileei bost (5) laneguneko epea emon jake alegazinoak aurkezteko. Ez da alegazinorik aurkeztu. Beste balorazio bat egitea onartu zan.

Argudioak
Lehenengoa: Baldintza-agirietan xedatutakoa betez, aurkeztutako eskaintzen balorazinoan emaitza hau izan da:

MEDIASAL 2000: % 12ko deskontua.
ZOSMAMEDIA SA: % 20ko deskontua.


PREZIOA GIZARTE IRIZPIDEAK PUNTUAKETA DANERA
MEDIASAL 42 0 42
ZOSMAMEDIA 70 0 70


Bigarrena: Kontsignazino nahikoa dago kontratu hau egiteko udal kontu-hartzaileak urtarrilaren 20an emondako txostenaren arabera.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: 2009. urterako 40.000,00 €-ko gastua onartzea eta xedatzea.

BIGARRENA: 2009-10 kontratua, Bermeoko Udaleko iragarkiak argitaratzeko kontratua, ZOSMAMEDIA SA enpreseari esleitzea behin betiko.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko otsailaren 6an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0