Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2009/01/26

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko urtarrilaren 21ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


19.- 2009-KO URTARRILAREN 14-KO TOKIKO GOBERNU BATZARREKO 3. PUNTUA ZUZENTZEA.

2009ko urtarrilaren 14ko Tokiko Gobernu Batzarreko 3. puntua zuzentzea erabagi dabe batzordekideek, eta holan geratuko da:


*3.- GEURIEN BE BAI PROGRAMEA GARATZEKO KONTRATUAREN BEHIN BETIKO ESLEIPENA.

Planteatutako gaia

Geurien be bai egitasmoa 2009-2011 aldian kudeatzeko zerbitzu kontratua behin betiko esleitzea

Aurrekariak

Lehenengoa: 2008ko abenduaren 17an Tokiko Gobernu Batzarrak Geurien be bai egitasmoa 2009-2011 aldian kudeatzeko zerbitzu kontratua behin-behingoz esleitzea erabagi eban.

Bigarrena: 2008ko abenduaren 17an behin-behineko esleipena kontratugilearen profilean argitaratu zan.

Argudioak

Bakarra: Behin-behineko esleipenaren iragarkia legeak agintzen dauen denporan egon da iragarrita eta, epe horretan, ez da alegazinorik ez erreklamazinorik jaso.
Bestalde, behin-behingoz proposatutako esleipendunak bere eginbeharrak emondako epean bete dauz eta, ondorioz, legezko urrats guztiak bete dira, behin-behineko esleipena behin betiko bihurtzeko.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Geurien be bai egitasmoa 2009-2011 aldian kudeatzeko zerbitzu kontratua Elhuyar Zubize SLU enpreseari behin betiko esleitzea, eta esleipendunari jakinarazotea 10 laneguneko epean kontratua sinatu beharko dauela; eta, holan egin ezean, udalak kontratua bertan behera itxi ahal izango dauela.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko urtarrilaren 23an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0