Udala

Faseak

Behon betiko esleipena

2009/01/26

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko urtarrilaren 21ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


8.- ARRESKUENAGA KALEA BARRIZTETAKO OBRA KONTRATUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

Arreskuenaga kalea barriztetako obra kontratua behin betiko esleitzea.

Aurrekariak

Bakarra: 2008ko abenduaren 24an Tokiko Gobernu Batzarrak Arreskuenaga kalea barriztetako obra kontratua behin-behinekoz Jose Antonio Olabarri Construcciones, S.L. enpreseari esleitzea erabagi eban.

Argudioak

Bakarra: Behin-behingoz proposatutako esleipendunak eginbeharrak bete dauz eta, ondorioz, behin-behineko esleipena behin betiko bihurtu leiteke.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Arreskuenaga kalea barriztetako obra kontratua Jose Antonio Olabarri Construcciones, S.L. enpreseari behin betiko esleitzea, 95.532,69 €-an (BEZa kanpo).



Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko urtarrilaren 23an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0