Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2009/01/21

49. ZENBAKIDUN
ALKATETZAREN DEKRETUA


Planteatutako gaia

Hileroko kultura, jai eta kirol egitaraua inprimatzeko/argitaratzeko kontratua behin-behingoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2008ko abenduaren 12ko 1598 data eta zenbakidun Alkatetza Dekretu bidez, kontratazio honetarako baldintza-agiriak eta deialdia zabaltzea erabagi zen.

Bigarrena: Prozedura negoziatu bidez, publizitate barik. 2009. urterako beste urtebeterako luzagarria. Lizitazio prezioa luzapena barne: 34.741,38€+BEZ, honela bananduta: 2009rako 20.000€(BEZ barne) eta 20.300,00€ (BEZ barne) luzapen urterako alde biek ados agertzen badira kontratua amaitu aurretik.

Hirugarrena: Abenduaren 30ean jagokon parte hartze eskaintza luzatu jake hiru hornitzaileei: GRAFICAS GAUBECA, LLONA INPRIMATEGIA, ONMOTIVA. Aurkeztutako epea 2009ko urtarrilaren 15ean amaitu zan.

Laugarrena: Aurkeztutako eskaintzak:

LLONA INPRIMATEGIA: 2009/01/15 zbk. 700 sarrera erregistroa.
GRAFICAS GAUBECA: 2009/01/13 zbk. 578 sarrera erregistroa.
ONMOTIVA: 2009/01/14 zbk. 638 sarrera erregistroa.

Argudioak

Lehenengoa: Eskaintzen konparaketa eginaz zera agertu da:


PREZIOA %70 HOBEKUNTZAK %30 DANETARA PUNTUAKETA
PREZIOA BEZ BARIK PUNTUAK PAPER KALITATEA FOILETU KOPURUA PUNTUAK
LLONA 16.445,00 € 68,35 150 15 83,35
GAUBECA 16.057,00 € 70,00 150 15 85,00
ONMOTIVA 16.225,00 € 69,28 150 8000 (7000+1000) 30 99,28
GITXIENGO EZAUGARRIAK -PLEGU TEKNIKOA 135GR 7500 (6700+800)


Puntuaketaren arabera, eskaintza hoberena ONMOTIVA enpreseak aurkeztutakoa da.

Aipagarria da Graficas Gaubeca eta Onmotiva enpresek egindako bestelako eskaintzak ondorengo taulan agertzen diranak:


BESTELAKO ESKAINTZAK
LLONA
tinta ekologikoa+16 orri (11hilab) GAUBECA
lege gordailua prezioaren barne ONMOTIVA

Hobekuntza legez aurkeztu arren, ezin dira kontutan izan baloraketarako, baldintza plegu teknikoaren 8.2 atalean azaldu bezala: “HOBEKUNTZAK: esleipendunak aurkeztu daikezan beste hobekuntza batzuk bai kalitatean bai kopuruetan.” Eta plegu administratiboko laburpen orriko G) atalean zehaztu dana: “Zerbitzuaren kalitatearen bestelako hobekuntzak, erabilitako paper eta tintaren kalitatean eskainitako hobekuntzak baloratuko dira. Baita, prezioa gehitu barik argitaratutako kopuruak gehitzen badira ere.”

Bigarrena: Kontsignazino nahikoa dago gastu honeri aurre egiteko.

Hirugarrena: Esleipendunari jakinarazotea udalagaz izango dauzan ahozko eta idatzizko hartu-emonak euskeraz izango dirala eta fakturarik edo bestelako idazkirik aurkeztu behar dauenean euskeraz aurkeztu beharko dauzala.

Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, honako hau erabaki dot:
LEHENENGOA: 2009-48 kontratuaren behin-behineko esleipena ONMOTIVA enpresearen alde egitea.

BIGARRENA: Erabagi hau parte hartzaileei jakinaraziko jake eta Bermeoko Udaleko Kontratudun profilean argitaratuko da (www.bermeo.org). Argitalpen hori agertu eta hamar (10) laneguneko epearen barruan, lizitatzaileek Kontratazioko Errekurtso Berezia aurkeztu daien.


Bermeon, 2009ko urtarrilaren 20an
ALKATEA

NIRE AURREAN
JARDUNEKO IDAZKARIA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0