Ekimenak
Benito Barrueta. Paper gainean
2023.04.01 - 2023.09.03
Benito Barrueta jaio zanetik 150 urte eta museoak ateak ireki ebazanetik 75 urte bete diranean, herriko artista honen lan bikaina erakusteko momentu ezin hobea dogu Barrueta Arte Elkarteagaz alkarlanean.
Benito Barrueta. Paper gainean erakusketak orain arte inoiz erakutsi ez dan Barruetaren paperezko obraren irudikapen garrantzitsu bat biltzen dau, eta honek marrazketa teknikaren gainean dauan nagusitasun ukagabea erakusten deusku.
Museoko ordutegia:
Martitzenetik zapatura: 10:00 – 19:00
Domeka eta jai egunak: 10:30 – 14:30
Astelehenak itxita.
Sarrerea: 3,5 € orokorra eta 2 € murriztua (doan 12 urtetik beherakoentzat). Zapatuetan doan.
Informazino gehiago: Tel.: 946881171 / E-maila: arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus / Webgunea: www.bizkaikoa.bizkaia.eus
Antolatzailea: Arrantzaleen Museoa