Ekimenak

Ekimenak

Arrantzaleen Museoa

Museoko ordutegia:

Martitzenetik zapatura: 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00

Domeka eta jai egunak: 10:00 – 14:00

Astelehenak itxita.

Sarrerea: 3,5 € orokorra eta 2 € murriztua (doan 12 urtetik beherakoentzat). Zapatuetan doan.

Informazino gehiago: Tel.: 946881171 / E-maila: arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus / Webgunea: www.bizkaikoa.bizkaia.eus

Antolatzailea: Arrantzaleen Museoa

“Akurio eta Elkano 1519-1522. Bizkaitarrak lehen munduko biran”

2021eko urriaren 3ra arte

Munduari lehen bira emon jakonean hainbat euskaldun egon ziran postu garrantzitsuetan, bereziki bizkaitarrak eta hori  Magallanes-Elkano espedizinoaren alderdi ezezagunenetako bat da.

Espedizinoan parte hartu eben 33 euskal herritarretatik 7 Bermeokoak ziran, eta beste 14;  Lekeitio, Bilbo, Portugalete eta Mungiakoak, besteak beste.

Erakusketak nabigatzaile trebe honeen biografiari buruzko informazino guztia jasoko dau, euren ametsak eta motibazinoak, ontzian izandako karguak eta gorabehera ezagunak azalduko dauz, bai euren bizitzeari eta jatorriari buruzkoak, bai bidaian zehar izandako gertaerei buruzkoak. Elkanogaz batera munduari bira emotea lortu ebenen irudia ahaztu barik.

“Bermeo 1974-1976. Kresala”

2021eko urriaren 19tik aurrera

Bermeoko portua, bertako bizimodua, lanak  eta beste hainbat bizipen jaso ebazan Fede Merinok bere kamaragaz 1974-1976 urteen artean. 1993an Museoan antolatutako “Arrantzale” izeneko erakusketari jarraiki, argazki sorta barria dakar oraingoan gurera, “Bermeo 1974-1976. Kresala” izenburupean.

Beste ekimenak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0