Zerbitzuak

Alkartasuna dantza taldea

Izena:Alkartasuna dantza taldea
Helbidea:Gizarte eta Kultura Etxea
Udalerria:Bermeo
Probintzia:Bizkaia
Telefonoa:669665454 / 639624331
Faxa: 
E-maila: alkartasunadt@gmail.com
Ordutegia: 
Arduraduna:Gaizka San Pedro Altonaga
Historia:

1976. urtean institutuko lagun koadrila bat ekitaldi bat prestetako asmoagaz batu zan, ikasketa bidaiarako dirua bildu nahian. Talde horrek Patxi Beitia (Eibarko Klub Deportiboan dantzak erakusten ibilia zana) ezagutu eta, beragaz batera, mutilakaz bakarrik osatutako talderako neskak erreklutau eta Alkartasuna Dantza Taldea jaio zan.

Euskal folkloretik aparte, atzerriko folklorea ezagutu eta erakusteko, 1986ko San Roke jaien barruan, taldeak Bermeoko Nazinoarteko I. Folklore Jaialdia antolatu eban. Ordurik, abuztuko bigarren asteburuan urtero antolatzen da nazinoarteko folklore jaialdia eta urte horreetan guztietan Europako (Polonia, Grezia, Alemania, Austria, Espainia, Portugal, Hungaria, Italia, Txekia...) eta Amerikako (Kolonbia, Txile) taldeek parte hartu dabe. Harreman horreei esker, taldeak Bermeoko izena eta euskal folklorea herrialde horietan zabaltzeko aukerea euki dau.

1994 urtean Bizkaiko Dantzari Eguna antolatu zan Bermeon, lehenengo bider, eta 70 talde, 3.000 dantzari eta 10.000 ikusle inguru batu ziran. 2. bider 2009. urtean egin zan.

2001. urtean Hegaluze saria emon jakon "Bermeoko izena zabaldu eta urteetan zehar egindako lanagaitik".

Urte horreetan guztietan 7 probintzietako 70 dantza batu ditu, Euskal Herriko hiriburu guztietako plazetan dantzatu, baita hainbat herritan be, eta urtero, Euskal Herriko Dantzari Egunean parte hartu dau.

Gaur egun, nagusien taldean 50 dantzari ari dira eta 80 ume inguruz osatutako harrobia dauka.

Zerbitzuak:Euskal dantzak
Bestelako datuak: www.alkartasuna.com

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0