Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak Ignacio Arozena-Benito Barrueta BHI Institutuko patioa egokitu eta herritarrentzako zabaldu du

-Lan hauek egiteko 11.946,81 euroko inbertsioa egin da

Bermeon, 2022ko ekainaren 17an.- Bermeoko Udalak Ignacio Arozena-Benito Barrueta BHI Institutuko patioa berritu du. Izan ere, bertan, saskibaloi kantxa eta ping-pong mahaia jarri eta lurreko jolasak margoztu dira. Lan hauek egiteko 11.946,81 euroko inbertsioa egin da, BEZ barne. Patioa gaurtik aurrera zabalik egongo da eta asteburuetan ere bertan kirola egiteko aukera egongo da.
“Bermeoko Udal Gobernuaren helburu estrategikoetako bat da kirola eta bizimodu osasuntsua sustatzea. Bide horretatik dator gaur aurkezten dugun inbertsio hau. Bermeotarrek jolasteko eta kirola egiteko gune berria irabazi dute eta seguru naiz asko erabiliko dutela. Adin guztietarako gunea izango da, baina bereziki gazteei bideratuta egongo da, aisialdi osasuntsu eta seguru batez gozatzeko tokia izango baita. Noski, oso garrantzitsua da inbertsio hau zaintzea eta behar bezala erabiltzea. Gure ardura da Bermeo zaintzea”, adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.

Eta gehitu du: “eskerrak eman nahi dizkiet Ignacio Arozena-Benito Barrueta BHI-ri eta Hezkuntza Sailari. Izan ere, lortu dugun akordio honi esker, herritarrek beste espazio bat irabazi dute”.

Datozen asteetan, gainera, instituturako sarbidea berrituko da. Izan ere, kaletik barrura sartzeko atea aldatuko da.

17 / 06 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0