Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak ‘Udako Liburutegia’ martxan jarriko du bihar Burujabetasun zelaian

  • Uztailaren 1etik 29ra bitartean zabalik egongo den etxolan liburu eta aldizkariak maileguan hartu ahal izango dira
  • Ekimen honen helburua da irakurzaletasuna sustatzea

Bermeon, 2022ko ekainaren 30ean.- Bermeoko Udalak ‘Udako Liburutegia’ jarriko du martxan bihartik aurrera Burujabetasun zelaian. Bertan muntatuko den etxolan liburu eta aldizkariak maileguan hartu ahal izango dira eta helburua da irakurzaletasuna sustatzea. “Gure helburua da jendeak udako egunak irakurtzeko ere erabiltzea. Hondartza edo zelaia bera toki paregabeak dira irakurtzeko eta uste dugu lehen aldiz martxan jarri dugun ekimen honek oso harrera ona izango duela”, adierazi du Bermeoko Kultura zinegotzi Alazne Zumetak.

Bertan dagoen materiala edozein bermeotarrek hartu ahal izango du. Liburutegiko bazkide ez denak ere bertan bazkide egiteko aukera izango du. Beharrezko paperak bete, liburutegira eraman eta zerbitzua erabili ahalko du. Noski, helduentzako eta umeentzako materiala egongo da bertan, irakurzaletasuna adin guztietan sustatzea baita helburua. Ordutegia honakoa izango da astelehenetik ostiralera:

-          Goizez: 11:00-14:30

-          Arratsaldez: 15:30-19:00

30 / 06 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0