Albisteak

Albistea

'Taelladie', Talako paella txapelketa, zapatuan, uztailaren 25ean

Bermioko Gazte Asanbladiek 'Taelladie', Talako paella txapelketa, antolatu du laugarrenez, Bermeoko Udalaren laguntzarekin. Txapelketa gastronomiko hau  zapatuan, uztailaren 25ean, izango da Bermeoko Talan. 

Taelladien parte hartu nahi dutenek goizeko 11:30etik eta eguerdiko 13:30era arte izena eman ahal izango dute. Umeek ere ondo pasatzeko aukera izango dute ekimen honetan, izan ere, 12:30ean etxeko txikienei zuzendutako jolasak izango dira. 

Eguerdiko 13:30etik 15:00etara paellen aurkezpenaren eta dastaketaren txanda izango da. Goizean zehar bertsolari zirikatzaileek eta trikitilariek giroa alaituko dute.  

Arratsaldeko 16:30etik aurrera gazteen jokoak eta sari banaketa izango dira. Egun guztian zehar musika eta giro paregabea izango dira nagusi Bermeoko Talan egingo den laugarren Taelladien.

 

 

24 / 07 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0