Albisteak

Albistea

Mendekotasuna duten pertsonak etxean zaintzen dituztenentzat prestakuntza ikastaroa

Bermeon mendekotasuna duten pertsonak etxean zaintzen dituztenentzat prestakuntza ikastaro bat eskaintzen ari da Bizitzen Fundazioa, Bermeoko Gizarte Ongizateko Udal Patronatuaren eta Hobetuzen laguntzarekin. 

‘Mendekotasuna duten pertsonen zaintzea’ da ikastaroaren izenburua eta maiatzaren 12tik ekainaren 25era eskaintzen da, bi orduko zortzi saio izango dira denetara, hain zuzen ere.  

Ikastaro honetan 12 pertsona parte hartzen ari dira eta bere helburua da mendekotasuna dutenak zaintzeko informazioa eta oinarrizko estrategiak ematea. “Mendekotasuna duten pertsonak zaintzea gogorra da eta ikastaro honekin zaintzaileei oinarrizko estrategia batzuen barri eman nahi diogu lan hori errazteko helburuarekin”, adierazi dute Gizarte Ongizateko Udal Patronatutik.

Horrela, azaldu duenez, ikastaro honetan arrisku egoerak identifikatzen eta horietan nola jokatu, mendekotasuna duten pertsonen etxebizitzak zelan egokitu eta mugitzeko teknika berriak ikusiko dituzte. Ildo berean, egun dauden baliabideei buruzko informazioa eta mendekotasuna duten pertsonen eskubideen berri emango da, besteak beste.

 

 

22 / 05 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0