Albisteak

Albistea

Aritzatxuko kantina birgaitzeko lanak gaur hasi dira eta hurrengo astean Talako kantina egokitzeko lanak esleituko dira udarako prest egoteko

Gaur hasi dira Aritzatxu hondartzako kantina birgaitzeko lanak eta hurrengo astean Talako kantina egokitzeko lanak esleituko dira, herriarentzat hain garrantzitsuak diren bi gune hauek udarako prest egoteko helburuarekin. 

Aritzatxuko kantinaren kasuan, joan den urteko denboralaren ondorioz kantina honek kalte larriak pairatu zituen eta, nahiz eta hondartzako kalte nagusiak konpondu ziren eta hondartza erabilgarria izan zen joan de udan, kantinaren kasuan  ezinezkoa izan zen. Orain tramite guztiak egin ondoren, hasi dira kantinaren birgaitze lanak, Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren elkarlanean aurrera eramango dituztenak, eta uda honetan prest egotea aurreikusten da.  

Ildo honetan, Bermeoko Udalak Aritzatxuko kantina ustiatzeko oinarriak onartu ditu eta deialdia zabaldu du. Interesa duten guztiek oinarriak kontsultatu eta eskariak aurkeztu ahal izango dituzte Berhaz bulegoan ekainaren 12ra arte.

Bestalde, Talako kantina egokitu beharra dagoenez, Bermeoko Udalak hurrengo astean esleituko ditu lan hauek eta ahalik eta arinen hasiko dira udan toki zoragarri honetan kokatuta dagoen kantina hau irekita egoteko helburuarekin.  

Era berean, Talako kantinan zerbitzua emateko oinarriak onartu dira eta deialdia zabaldu da. Interesa duten guztiek dokumentazioa kontsultatu eta eskariak aurkeztu ahal izango dituzte Berhaz bulegoan maiatzaren 30era arte.

 

 

21 / 05 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0