Albisteak

Albistea

Lamerako zuhaitzetan lorezaintza lanak egiten ari da Bermeoko Udala

Lamerako zuhaitzetan lorezaintza lanak egiten ari da Bermeoko Udala, horrela zuhaitzen oinarria lurrarekin betetzen eta ondoren belar zotalak jartzen ari dira  Zerbitzu Saileko lorezaintzako langileak.

Momentu honetan hesiekin inguratu dira zuhaitzak, lanak egin ondoren beharrezkoa delako lurra eta belar zotala finkatzea. Hesiak kentzean herritarrei gune hauek zaintzeko eskatu nahi die, “gune horietara txakurrak sartzen ez uzteko eta inork ez zapaltzeko” eskaera luzatu die, izan ere, “ezinbestekoa da guztion artean Lamera zaintzea”. 

Ekimen hau Bermeoko Edertze Planaren barne kokatu behar da. Edertze Planaren helburua da herria bai herritarrentzat zein herria bisitatzen datozenentzat erakargarriago egitea herriaren nortasuna mantenduz.

 

 

17 / 03 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0