Albisteak

Albistea

Udal Kirol Patronatuak 'Fitness funtzionalaren' saio solte bat gehiago eskainiko du barikuetan

Bermeoko Udal Kirol Patronatuak ‘Fitness Funtzionalaren’ saio solte bat gehiago eskainiko du barikuetan. Horrela, hurrengo barikutik, martxoaren 13tik aurrera, herritarrek Araneko kiroldegian 14:15etik 15:00ak arte ere fitness funtzionala egiteko aukera izango dute. 

Erabiltzaileen eskaerak kontuan hartuta erabaki du Bermeoko Udal Kirol Patronatuak, ‘Fitness funtzionalaren’ saio bat gehiago eskaintzea, izan ere, asko dira saio solte honetan parte hartzen duten herritarrak. Hain zuzen ere, jarduera hau urtarrilean ere indartu zen hiru saio gehiago gehituz.  

Entrenamendu funtzionalak kirola modu osasuntsu eta dibertigarrian egiteko aukera eskaintzen du eta asko dira bere onurak: bizi kalitatea hobetzea, mugimenduak eta gorputzaren jarrerak hobetzea, muskulatura indartzea, lesioak egiteko arriskua murriztea eta indarra, koordinazioa, erresistentzia, eta bizkortasuna hobetzea.  

Horrela, Bermeoko Udal Kirol  patronatuak fitness funtzionala egiteko materiala berritu da, ‘purmotion’ izeneko egitura berri eta modernoarekin eta orain saio solte bat gehiago eskaintzen du. Araneko kiroldegian fitness funtzionala egiteko aukera dago astelehenetan (19:00), martitzenetan (9:15, 19:45), eguaztenetan (14:15, 19:00), eguenetan (9:15, 19:00) eta orain barikuetan ere bai (14:15).

 

 

 

09 / 03 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0