Albisteak

Albistea

Irekita, Bermeoko Udal Institutuko Oinarrizko Lanbide Heziketako aurrematrikulazioa

-Maiatzaren 26ra arte egongo da zabalik eta Sukaldaritza eta Jatetxe- arloa eta Elementu Metalikoen Fabrikazioa zikloak eskainiko dira

Bermeon, 2023ko maiatzaren 8an.- Gaur bertan zabaldu da Bermeoko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuan (OLHUI) Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak egiteko aurre-matrikulazioa. Interesdunek maiatzaren 26ra arte izango dute izena emateko aukera.

Datorren 2023-2024 ikasturtean ondoko zikloak eskainiko dira: Sukaldaritza eta Jatetxe- arloa eta Elementu Metalikoen Fabrikazioa (Soldadura-Galdaragintza). Ziklo horiek bi ikasturteko iraupena dute, epealdi horren barruan enpresetako praktikak egiten dira eta bereziki DBHko titulua lortu ez duten 15 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Halere, tituludunak ez diren 17 urtetik gorakoek ere zikloetan plaza eska dezakete.

Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua lortuz gero, ikasleak Erdi mailako zikloetan matrikula daitezke zuzenean, beren ikasketekin jarraitzeko edo lan munduan sartzeko xedez. Horrez gain, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua ere eskuratuko dute. Aipatzekoa da ere Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloek 2 ikasturtetan zehar garatzen direla eta ziklo osoaren  iraupena 2.000 ikastordukoa dela.

Informazio gehiago: Atalde 8 kalea (9:00etatik 14:00etara) / 94 617 91 75 / lanbidehastapena@bermeo.eus

08 / 05 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0