Albisteak

Albistea

Bermeon izotz pista izango dugu abenduaren 28tik urtarrilaren 6ra

 

Bermeok Gabonetan umeek zein nagusiek ondo pasatzeko egitarau zabala eskainiko du, gainera, aurten nobedade garrantzitsu bat izango dugu: 200 metro karratuko izotz pista. Izotz pista Lameran egongo da, eszenatokia jartzen den tokian, abenduaren 28tik urtarrilaren 6ra arte.

Ordutegia honakoa izango da: goizean 11:30etik 14:00etara eta arratsaldean 17:00etatik 20:30era. Ordu erdiko txandak izango dira, bi euroko sarrera baten truke. Jasotzen den dirua helburu solidarioetara bideratuko da.

Bermeoko alkateak, Idurre Bidegurenek, adierazi duenez, izotza sintetikoa izango da. Hori dela eta, ez du energiarik behar eta horregatik guztiz jasangarria da, eta, era berean, izotza baino bigunagoa denez, erortzen bazara min gutxiago hartzen duzu.

“Izotz pista hau oso erakargarria dela uste dugu eta herritar zein kanpoko pertsona guztiak gonbidatzen ditugu Bermeora gure izotz pistarekin, gure herriarekin eta gure dendetan eta gure tabernetan gozatzera”, azpimarratu du.

20 / 12 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0