Albisteak

Albistea

BEIBI_dreams eta Broncearium dira Gabonetako erakusleihoen lehiaketaren denda irabazleak

Herritarrek erakusleiho ederrenak aukeratzeko eta, bide batez, denda parte-hartzaileetan 500 euro gastatzeko zozketan parte hartzeko aukera izan dute eta Aintzane Goienetxea izan da irabazlea

 

 

Jaioberri eta umeentzat opari pertsonalizatuak eskaintzen dituen BEIBI-dreams denda eta Broncearium estetika zentroa izan dira Bermeoko Gabonetako erakusleihoen lehiaketaren denda irabazleak. Broncearium estetika zentroak epaimahaiaren saria jaso du eta BEIBI_dreams dendak herritarrena; izan ere, herritarrek euren botoekin erakusleiho ederrenak aukeratzeko eta, bide batez, parte hartzen duten 73 establezimenduetan 500 euro gastatzeko zozketan parte hartzeko aukera izan dute. Aintzane Goienetxea bermeotarra izan da zozketaren irabazlea. 

Bermeoko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa abenduaren 1etik 15era izan da eta 73 establezimenduk parte hartu dute. Bi sari eman dira, batetik, herritarrek erakusleiho onenari emandako saria, 250 eurokoa, BEIBI-dreams irabazitakoa, eta, bestetik, epaimahaiak erakusleiho onenari emandako saria, 250 eurokoa ere bai eta Broncearium-ek lortu duena. 

Herritarrei dagokienez, euren botoekin erakusleiho ederrenak aukeratzeko eta, bide batez,  500 euro gastatzeko zozketan parte hartzeko aukera izan dute. Horretarako, liburuxka batzuk banatu dira,  establezimendu parte hartzaileekin, eta 20 erakusleiho ikusi eta horien merkatarien zigilua lortu ondoren, herritarrek gustukoena bozkatu dute. 

Bozkatzea abenduaren 1etik 15era izan da Bermeoko Kultur etxean, Turismo bulegoan, eta Berhaz zein Behargintzaren bulegoetan eta parte hartu duten pertsonek 500 euroko saria irabazteko lehiaketan parte hartu dute dendetan gastatzeko. Zozketa abenduaren 17an egin zen eta Aintzane Goienetxea herritarra izan da sariduna. 

Epaimahaiari dagokionez, Bermeoko Udaleko, Berton elkarteko eta Barrueta Arte elkarteko kideek osatu dute eta establezimenduen erakusleihoak hainbat ezaugarri kontuan hartuta baloratu dituzte: irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena, sormena, kalitatea, iluminazioa eta modernidadea eta berrikuntza. 

Bermeoko Udalak, Bertonen laguntzarekin, lehenengo aldiz, Gabonetako erakusleihoen lehiaketa antolatu du; izan ere, Udalaren helburua da Bermeoko erakusleihoen apainketa bultzatzea, herriko kontsumoa suspertzeko, azpimarratu du Irune Ormaetxeak, Bermeoko Merkataritza eta Turismo zinegotziak. 

Ormaetxeak establezimendu parte hartzaile guztiei eskerrak eman dizkie guztiek gure herria edertzea lortu dutelako eta BEIBI_dreams eta Broncearium denda irabazleei zorionak eman dizkie egindako lana izugarria izan delako. Era berean, erakusleihorik ederrenak aukeratzen parte hartu duten herritar guztiei ere eskerrak eman dizkie eta zozketaren irabazlea zoriondu du. 

 “Erakusleihoen lehiaketa, Bermeoko bonoa eta beste ekimen batzuk bezala, herriko merkataritza sustatzeko beste pauso bat da, guretzat tokiko komertzioa apustu garrantzitsua delako; izan ere, herriko merkataritzak herrian dituen onurak asko dira, herri bizia, garapena eta enpleguak sortzen dituelako, besteak beste. Erosi Bermeon!”, nabarmendu du Ormaetxeak. 

18 / 12 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0