Albisteak

Albistea

Ludoteka eta Gaztelekua berriro martxan asteburu honetatik aurrera

 

Udako oporraldia amaituta, asteburu honetan hasiko dira martxan berriro etxeko txikienei zuzendutako Gaztelekua eta Ludoteka zerbitzuak, Gizarte eta Kultura Etxeko beheko solairuan. 

Ludoteka barikuetan eta zapatuetan egongo da zabalik, 17:30etik 20:30era. Zerbitzu hau 6 eta 11 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta urrirako jarduera ugari antolatu dituzte. Esaterako, urriaren 19 eta 20an, herrian Bermistorian ospatuko dela eta, egitarau berezia prestatu dute. 

Herriko nerabeei zuzendutako zerbitzua, Gaztelekua, barikuetan eta zapatuetan zabalduko da ere bai, baina ordutegia desberdina eta luzeagoa izango du; izan ere, 18:00etatik 22:00etara egongo da irekita. Zerbitzu hau 12 eta 18 urtera bitarteko gaztetxo eta nerabeei zuzenduta dago eta azpimarratzekoa da hezitzaile bi arituko direla lanean. 

Urriaren 12an, jai eguna dela eta, ez da ludoteka ez gaztelekurik egongo. 

• LUDOTEKA / 6-11 urtera arteko umeentzat

Ordutegia: bariku eta zapatuetan, 17:30etik 20:30era

Urriak 5 eta 6:  hemen barriro. Zelan oporrak?

Urriak 13: jokoak

Urriak  19 eta 20: Bermistorian. Herriko ekintzetan parte hartu. Egitarau berezia.

Urriak  26 eta 27: eskulanak: kometak. 

 

• GAZTELEKUA / 12-18 urtera arteko gazteentzat

Ordutegia: bariku eta zapatuetan, 18:00etatik 22:00etara


Urriak 5 eta 6: Gaztelekua apaintzea.

Urriak 13: mahai jokoak (speed cubs-a, scrabble-a,...).

Urriak  19 eta 20: eskulanak.

Urriak 26 eta 27: bingo txapelketea.

20 / 09 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0