Albisteak

Albistea

Eleizalde Ikastolak Udalarekin batera eta jasangarritasunari keinua eginez 43.sukalki eguna antolatzen du

 

Beste urte batez, herriagazko loturak mantenduz eta jaiekiko konpromisoari jarraiki, Eleizalde Ikastolak Bermeoko Udalaren laguntzarekin, irailaren 15ean (larunbatean), 43. Sukalki Eguna ospatuko du eta jada, azken pausoak ematen dabil.


Eleizalde Ikastola buru belarri ari da ikasturte berriarekin eta bertatik aitortu digutenez, horri Udalarekin elkarlanean antolatzen duten Sukalki Egunaren antolaketa gehitu behar zaio. “Bermeoko herriarekin eta bertoko jaiekin dugun konpromisoa sendoa da eta gure esku dagoen guztia egingo dugu egun ahaztezina, jendetsua eta jasangarria izateko; eredu izan behar gara”.

Aurton, gastronomia-txapelketak jasangarritasunarekin lotutako berrikuntzak dakartza. 2018an ospatuko den hau, orain artean egindakoetatik jasangarriena izango da. Ehundaka pertsona biltzen dituen txapelketa honetan, aurton, antolatzaileek askotariko hondakinak biltzeko edukiontziak banatuko dituzte. Gainera, berauek egoki erabiltzeko eskuorriak ere zabalduko dituzte, bertaratutakoak birziklatzera gonbidatu eta animatzeko.     

Udalarekin batera Eleizalde Ikastolak antolatzen duen ekimen honek gero eta garbiagoa eta jasangarriagoa behar du izan. Era horretara, egun berezia ospatzeaz gain, ingurugiroari keinu egingo zaio eta arduratsuak izaten ikasteko gonbidapena luzatu.

Antolakuntzak 3 edukiontzi berde eta beste 4-5 hori jarriko ditu eremuan  zehar hondakinak jaurtitzeko.  Halaber, olio-hondakinak batzeko ere ontziak ezarriko dituzte.

Horiek horrela, parte-hartzaileei, izen-emateko unean informazio-liburuxka emango zaie eta erronkak duen garrantziaz ohartarazi.

EUSKARALDIA

Eleizalde Ikastolako zimendua, oinarria da EUSKARA; horregatik, ikastolak aurton bat egingo du Udaleko Euskara Sailak gauzatuko duen EUSKARALDIArekin.

Hori sustatzeko, Sukalki Egunean informazio-mahaiak jarriko dira AHOBIZI eta BELARRI PREST izango direnen izenak hartzeko. ANIMATU zaitezte!!! 

14 / 09 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0