Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak Sollubeko errepidea konpontzeko eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari

 

Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari Sollubeko tunelak egitea eskatu zion azken Osoko Bilkuran, Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkaterodeak azaldu duenez, “premiazkoa baita Bermeok tunelak izatea herritarren mugikortasuna hobetzeko eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko”. “Espero dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eskaera hori aintzat hartzea eta ahalik eta arinen tunelak egitea, baina, horrez gain, ezinbestekoa da Sollubeko errepidearen egoera konpontzea, egoera txarrean baitago eta segurtasuna bermatzeko derrigorrezkoa da”, azaldu du Ibarrolazak.

Ildo honetan, adierazi duenez, Bermeoko Udal Gobernuak eskaera bat bidali dio Bizkaiko Foru Aldundiari eta, horretan, Sollubeko tunelak egiteaz gain, Sollubeko errepidean premiazko konponketak egiteko eskatzen dio. 

Ibarrolazak azaldu duenez, “Sollubeko errepidea pertsona askok erabiltzen dute egunero, batez ere bermeotarrak; hortaz, erabiltzaile guztien segurtasuna bermatzeko ezinbestekoa da errepidearen egoera konpontzea”, gaineratu du. 

Ildo berean, Bermeoko alkateordeak, gaineratu duenez, “tunelak egitea ezinbestekoa da  eta, era berean, beharrezkoa da egungo errepidea egoera egokian mantentzea, hainbat auzo eta baserrietako bidea baita”. 

“Horregatik guztiagatik, espero dugu Bizkaiko Foru Aldundiak gure eskaera aintzat hartzea eta ahalik eta arinen Sollubeko errepidea konpontzea, bermeotarron eta errepide honen erabiltzaile guztion segurtasuna jokoan baitago”, nabarmendu du.

 

27 / 06 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0