Albisteak

Albistea

Busturialdeko 14-17 urteko gazteentzat Lisboara bidaia urriaren 11tik 14ra

Busturialdeko Gazteria Zerbitzuek eskualdeko 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako bidaia antolatu dute Lisboara, urriko zubirako. Lau eguneko bidaia izango da, urriaren 11 iluntzean izango da irteera Bermeotik eta Gernikatik, eta urriaren 14an, domekan, buelta.

Izena emateko epea abuztuaren 3ra arte edo plaza kopurua bete arte egongo da zabalik. Izen-ematea www.gaztedibusturialdea.eus/aisialdia  webgunearen bidez egin behar da. Hala ere, interesdunek bidaiari buruzko informazio osoa izango dute Bermeoko eta Gernika-Lumoko Gazteentzako Informazio Zerbitzuetan eta Urremendi Landa Garapen Elkartearen bulegoetan.

Bidaiaren prezioa 150 eurokoa izango da Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka edota Sukarrietan erroldatutako 14-17 urteko gazteentzako.

Eskualdeko gainerako herrietan erroldatutako gazteek edo Busturialdetik kanpo erroldatutakoek, ordea, 230 euro ordaindu beharko dituzte, beti ere plaza libreak geratuz gero. Horrela, lehentasuna izango dute arestian aipatu udalerrietan erroldatutako gazteek eta, lehentasuna adierazteko, errolda ziurtagiria aurkeztu behar izango dute.

Prezioaren barne daude: bidaia Bermeo/Gernikatik Lisboara, ostatua eta gosaria hoteleko bi gauetan; bidaia asegurua eta begiraleak. Bazkariak eta afariak, berriz, gazte bakoitzak bereak ordainduko ditu; hala ere, bidaia autobusez izango denez, nahi duenak bertotik eraman ahal izango ditu janaria eta edaria.

Izena emateko epea abuztuaren 3ra arte edo plaza kopurua bete arte egongo da zabalik. Plazak daudela egiaztatu ondoren, ordainketa egin beharko da plaza hori erreserbatzeko. Plaza kopurua mugatua da; hortaz, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada, hautaketa egingo da eskabidea egin dutenen artean. Bidaia Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek antolatu dute.

26 / 06 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0