Albisteak

Albistea

Negozio ideiak berrikuntzaren bidez azeleratu nahi dituen SPRINT_INN Bizkaia proiektua martxan

Proiektu honen bidez parte-hartzaileek azelerazio zerbitzua jasoko dute Madrilgo Tetuan Valley negozio azeleratzailearen eskutik

  

 

Bermeoaldeko Behargintzak, Azaro Fundazioak, Gernikako Lanbide Ekimenak, Ermuako Udalak eta Durangaldeko Lehiakortasun Guneak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Sprint_Inn Bizkaia proiektua martxan jarri dute. Proiektu honen helburua da, berrikuntzaren eta metodologia berrien bitartez, negozio ideiak azaleratzea eta ekintzailetza ekosistemako eragile nagusiekin kontaktuan jartzea. Horrela, parte-hartzaileek azelerazio zerbitzua jasoko dute Google Spaceko Madrilgo Campusean dagoen Tetuan Valley ospetsuan. 

Prozesua 2018ko ekainetik 2019ko otsailera izango da. Aukeratutako proiektuek aholkularitza pertsonalizatua izango dute euren negozio/enpresa ideia definitu, azeleratu eta abian jartzeko. Horretarako, programaren bidez, ideiak lantzeko espazioak izango dituzte, azelerazio zerbitzua izango dute Madrilgo Tetuan Valleyen, Bizkaiko eta Madrilgo mentoreen aholkularitza, eta Design sprint lan metodologia berrietan oinarrituta definizio eta azelerazio zerbitzuren prozesuan parte hartuko dute. 

Hartzaileei dagokienez, berritzaile izateko beharra duten enpresa tradizionalei eta startup bat definitu eta azeleratu nahi duten ekintzaileei zuzenduta dago proiektu hau. Eskariak aurkezteko epea ekainaren 22ra arte dago irekita eta Busturialdea, Durangaldea, Ermua eta Lea-Artibaiko enpresa eta ekintzaileak aurkeztu ahal izango dira. Interesa duten pertsonak Bermeoaldeko Behargintzan informazio guztia jaso ahal izango dute.

SPRINT_INN BIZKAIA proiektuaren faseak 

Proiektua ekainaren erdian hasiko da, zortzi hilabeteko iraupena izango du eta bost fasetan banatuko da, horietariko bi Tetuan Valleyen izango dira, Google Spaceren Madrilgo Campusean. 

Lehenengo fasean negozio ideiaren aurre definizioa egingo da. Ekintzailetza zentroetako teknikariek ekintzaile talde bakoitzaren negozio ideiaren definizioan lagunduko dute eta talde ekintzaileari lan egiteko espazioak eskainiko zaizkio. 2. Fasean, urrian, Desing sprint azelerazio prozesuan parte hartuko dute Tetuan Valleyen, eta horretan diseinuaren, prototipoen eta bezeroen iritziaren bidez, negozioen alde kritikoei erantzuna ematen saiatuko dira parte-hartzaileak. 

Hirugarren faseari dagokionez, talde bakoitzak aurreko fasean definitutako erronka landuko du. Ekintzailetza zentroek ekintzaileei beharrezko metodologia, espazio eta tresnak eskainiko dizkie. Mentore talde baten laguntza eta Tetuan Valleyren jarraipena izango dute. 4. Fasean aurrerapenen aurkezpena eta jarraipena egingo da. Parte-hartzaileek mentoreekin harreman zuzena eta networkinga izango dute eta baita egoera berdinean dauden beste ekintzaile batzuekin ere.  Azken fasean negozio ideia azeleratuak martxan jarriko dira. 

28 / 05 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0