Albisteak

Albistea

Musika eskolako konboen pop-rock kontzertua bihar, martitzenean, maiatzaren 29an

 

Bihar, martitzenean, maiatzaren 29an,  musikaz girotuta izango dugu Bermeo, izan ere, musika-eskolako konboek POP-ROCK kontzertua eskainiko dute  arratsaldeko 19:00etan musika-eskola alboko aterpean. 

Errepertorioan Berri Txarrak taldearen Ikusi arte, Judas Presten Breaking the law, Thin Lizzyren Whiskey in the jar edota Dabid Bowiren “Modern love” abestiak interpretatuko dituzte musika-eskolako gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateriako ikasleek.           

Kontzertua ordu betekoa izatea aurreikusten da eta musikarekin gozatzeko aukera paregabea eskainiko ditu. Ez galdu!!!!

28 / 05 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0