Albisteak

Albistea

Oliver Magoak 'Balore magikoak' ikuskizuna eskainiko du martxoaren 2an, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan

 

Familia guztiari zuzendutako ‘Balore magikoak’ magia emanaldiaren bi saio eskainiko ditu Oliver magoak martxoaren 2an, barikuan, arratsaldeko 18:00etan eta 20:15ean, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. 

‘Balore magikoak’ ikuskizun horretan Oliver magoak magiako trukurik ikusgarrienak erakutsiko ditu eta antzerkia, umorea eta magia tartekatuko ditu.  Show ikusgarri honetan errespetua, elkartasuna, ingurumena eta maitasuna bezalako baloreak sustatu nahi dira magiaren bidez eta ikusleek magiarekin gozatzeko aukera izango dute. 

Sarrerak 4 euro dira, eta salgai daude Gizarte eta Kultura etxean, Kutxabankeko orotarako kutxazainetan edo www.kutxabank.es web gunean. Agortu ez badira, ikuskizunaren egunean, martxoaren 2an, leihatilan eskuratu ahal izango dira. 

26 / 02 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0