Albisteak

Albistea

Sahararen aldeko Euskal Karabana kanpaina martxan jarri da eskualdean

 

Besalde Elkarteak (Bermeo Sahararen Alde) Aljeriako errefuxiatu sahararren kanpamentuetara bidaltzeko janari bilketa kanpainari ekin dio berriro.XIV.SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA: PIZTU ITXAROPENA’ izeneko kanpaina honen helburu nagusia da herri sahararrari ahalik eta elikagai kopuru gehiena eramatea, errefuxiatuen kanpamentuetan duten elikagai falta asetzeko. 

Urtarrilaren 20ra arte luzatuko da janari bilketa. Arroza, egoskariak, pasta, azukrea, atuna oliotan, sardinak eta konpresak batuko dira eskualdeko denda, supermerkatu eta eskoletan, baita Bermeoko San Frantzisko elizako lokaletan ere, astelehenetik ostiralera, arratsaldez 6:30etik  8:00etara. 

Aurton asteburuetan supermerkatuetan ere egongo da Besalde esku-orriak banatzen, lehenengo asteburuan, Bermeon, eta, azken asteburuan, Gernikan. 

Besaldek gogoratu duenez, azken urteetan 5.000 kilo inguru bildu dira eskualdean Saharar errefuxiatuen kanpamentuetara bidaltzeko. Horrela, herriak eta udalek adierazi duten eskuzabaltasuna eta solidaritatea eskertu ditu Besaldek. 

Besaldek adierazi duenez, “Saharar herriak 45 urte daramatza Aljeriako basamortu latzean Marokok okupatutako euren benetako herrialdera noiz itzuliko itxaroten (Mendebaldeko Sahara)”. “Basamortu horretan ez da ezer hazten, ez dago urik, ez elektrizitaterik, han erakundeek eta herriek bidalitako laguntzarekin baino ez dira bizi”, gaineratu du. Horregatik, Sahararen aldeko elkarteek urtero antolatzen dute karabana bat, jasotzen diren elikagaiak basamortura bidaltzeko, errefuxiatuak bizi daitezen.

 

 

 

 

 

09 / 01 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0