Albisteak

Albistea

Ertibil 2017, ikus arteen erakusketa ibiltaria, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan azaroaren 28tik abenduaren 14ra

 

 

Ertibil 2017 ikus arteen erakusketa ibiltaria Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan ikusteko aukera izango dugu azaroaren 28tik abenduaren 14ra, egunero 19:00etatik 21:00etara. Erakusketa Ibiltari hau 20 artelan inguruz  osatuta dago, eta honako modalitateak hartzen ditu: pintura, eskultura, grabatua, argazkigintza eta DVD-bideoa.

Erakusketa honetara bisita gidatuak egiteko aukera izango dute interesa duten pertsonek abenduaren 5ean eta 12an, arratsaldeko 19:00etan. Ertibil 2017ren helburua da Bizkaiko artista berrien sortze-ekimenak sustatzea, baita lurralde historikoan ikusi-arteak zabaltzea eta sustatzea ere.

Orain arte ikusgai egon da Lekeition, Leioan eta Basaurin, eta, Bermeon egin ostean, Barakaldon egongo da erakusketa.  Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ekimena da.

 

 

27 / 11 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0