Albisteak

Albistea

Bermeo 'Presunto culpable' telesailaren eszenatoki bat izango da eta grabazioak azaroan eta abenduan egingo dituzte

 

 

Bermeo ‘Presunto Culpable’ telesailaren eszenatoki bat izango da, eta thriller hau grabatzeko lanak azaroan eta abenduan egingo dituzte herrian, behinik behin. Atresmediak Boomerang TVren laguntzarekin ekoiztutako telesaila da ‘Presunto Culpable’.

 

Irune Ormaetxeak, Turismo zinegotziak, uztailetik hainbat bilera izan ditu Bilbao Film Comission, Atresmedia eta Boomerang TVko arduradunekin. Ormaetxeak adierazi duenez, bilera horietan, “Bermeon grabazioa egiteko kokapen ezberdinak  eta herriak eskaintzen dituen aukera eta toki ederrak erakutsi dizkiegu”.

 

“Gure ondarea, ingurumena, historia eta ohituretan interes handia agertu zuten, eta, hori dela eta, Bermeo eta gure identitatea eta izaera telesailean agertzea erabaki dute”, azpimarratu du.

 

Horrela, hurrengo astean hasiko dira ‘Presunto Culpable’ grabatzen Bermeon, eta, azaldu duenez, telesailean “gure herriko hainbat toki zoragarri agertuko dira; besteak beste, Bermeoko Portua, Tala, Alde Zaharra, Matxitxako eta Gaztelugatxe”.

 

Grabazioa dela eta, hainbat egunetan aldaketak egongo dira trafikoan. Horrela, azaroaren 23ko eguerdiko 12:00etatik azaroaren 24ko goizaldeko 4:00ak arte Frontoiko aurrealdea itxi egingo da ibilgailuentzat. Horrez gain, Lamerako aparkaleku gehienak eta Liburutegi aurrekoak ezin izango dira erabili aipatutako ordutegi horretan.

 

Ormaetxeak azpimarratu duenez, Bermeo ‘Presunto Culpable’ telesailaren eta beste produkzio batzuen eszenatoki izateak “gure herriaren edertasuna eta gure identitatea eta nortasuna erakusten lagunduko digu, eta horrek beti be aukerak sortu ahal ditu herrian”. Ildo horretan, adierazi duenez, “etorkizunean gure garapen ekonomikorako ona izan daiteke, ez soilik turismo sektorean jarduten duten enpresentzat, baizik eta  beste era bateko zerbitzu enpresentzat ere bai”.

17 / 11 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0