Albisteak

Albistea

Txalaparta ikastaroa eskainiko da Bermeoko Musika Eskolan

 

 

Bermeoko Udal Musika Eskolak txalaparta ikastaro laburra martxan jarriko du. Ikastaro horrek 12 aste iraungo ditu, azaroaren 16an hasiko da eta klaseak ostegun arratsaldeetan izango dira. 

Bermeoko Udal Musika Eskolak adierazi duenez, txalaparta ikastaroaren irakaslea Eneko Uribe txalapartalari bermeotarra izango da; izan ere, bera da Bermeon txalaparta taldea bideratzen duen musikaria eta herrian txalaparta ezartzeko pausoak ematen dabilena.   

Horrela, ikastaro honen helburuak dira Bermeo eta Busturialdeako pertsonei txalaparta ikasteko aukera ematea eta eskualdean txalapartaren erabilpena bultzatzea. Bermeon jadanik txalaparta talde bat martxan dago. Horregatik, asmoa da ikastaroan parte hartzen duten pertsonek gero txalaparta talde horretan ikastaroan ikasitakoari jarraipena ematea. 

Ikastaroa lau pertsonetako taldean eskainiko da. Bermeoko Musika Eskolak txalaparta gustuko duten pertsona guztiei ikastaroan parte hartzera animatu die.  Interesa duten pertsona guztiek Bermeoko Udal Musika eskolan eman behar dute izena azaroaren 13a baino lehen.

 

08 / 11 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0