Albisteak

Albistea

'Halloween Metal Fest'-ek 10. urteurrena ospatuko du zapatuan, azaroaren 4an, Bermeoko Kafe Antzokian

 

Halloween Metal Fest  jaialdiak hamargarren urteurrena ospatuko du Bermeoko Kafe Antzokian larunbatean, azaroaren 4an, gaueko 21:00etan. Bertan, Vita Imana (Madril), Crisix (Bartzelona), Killus (Vila-real) eta OST (Bermeo) taldeekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek. Vita Imana taldeak EL M4L bere azken diskoaren aurkezpena egingo du lehenengo aldiz aurten Bizkaian.

Halloween Metal Fest 2017 jaialdiaren sarrera 12 eurokoa da aurretiaz erosita, eta 15 eurokoa leihatilan. Aurretiaz hurrengo salmenta puntuetan eskura daiteke: Bermeoko Kafe Antzokia eta Luma liburu-denda, Gernikako Ospa taberna, Mungiako Herriko Taberna eta Bilboko Gothic zone dira. Horrez gain, www.bermeokokafeantzokia.com/es/tiketak webgunean ere eskuratu daitezke.

Gainera, Bilbo eta inguruetatik datozenentzat autobus bat antolatu da. Interesatuek www.ikastravelling.com/bus-metal-fest.com webgunean kontsulta ahal dute.

Bermeoko Spookypheria Productions kultur elkarteak hamargarren urtez antolatzen du Halloween Metal Fest jaialdia, Bermeoko Udalaren laguntzarekin. Jaialdi horretan herritarren parte hartzea gero eta handiagoa izan da urtetik urtera eta musikarekin gozatzeko aukera ezin hobea eskaintzen du. 

30 / 10 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0