Albisteak

Albistea

Bermeoko Udala margotze lanak egiten ari da herrian

 

Bermeoko Udala,  asfaltatze lanak amaitu ondoren, margotze lanak egiten hasi da herriko hainbat tokitan, Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkateorde eta Zerbitzu zinegotziak jakinarazi duenez.

Horrela, Udala asfaltatutako gune guztietan margo lanak egiten ari dela azaldu du; hain zuzen ere, Bermeoko kiroldegiko bidean eta inguruan; Aritzatxu bidean; eta zeharbidean, hau da, Zubiaur tar Kepa kalean, Aritzatxu bidea eta sarrerako biribilgunearen artean.

Era berean, adierazi duenez, Talako bankuak konpondu eta margotu dira, eta hainbat edukiontzi gune (Arresin, Atalden…) margo lanen bidez atonduko dira ere bai.

Horrez gain, kale batzuetako zebrabideak ere margotu edo margotuko direla esan du, besteak beste, Zubiaur Tar Kepan, Artike bidean, Atalden eta Aritzatxu bidean.

Zebrabideen kasuan, gogoratu duenez, ibilgailuen abiadura murrizteko eta segurtasuna bermatzeko, Bermeoko Udalak zeharbideko hiru zebrabide eta Artike kaleko beste bat altxatu eta espaloiaren neurrian jarri ditu.

.

27 / 10 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0