Albisteak

Albistea

Bermibusek wifi zerbitzua martxan du

Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko helburuarekin, hainbat hobekuntza egin dira Bermibusen

 

Bermibusek wifi zerbitzua martxan du; hortaz, Bermibuseko erabiltzaileek internet-en nabigatzeko aukera dute. Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak, adierazi duenez, Bermeoko Udalak Túñez Sánchez S.L enpresarekin kontratu berria sinatu zuenean, Bermibusen hainbat hobekuntza egiteko konpromisoa hartu zuen, zerbitzuaren kalitatea hobetze aldera. Horietariko bat, aipatutako wifi zerbitzua martxan jartzea izan zen. 

Horrez gain, hobekuntza horien artean, Bermibusek, astero, autobusaren garbiketa sakona egiten du, ozono bidezko garbiketa gehigarriaren bidez, bakteriak, birus eta bestelakoak kentzeko eta usain txarrak ezabatzeko.  Ildo berean, segurtasuna bermatzeko, gurpilen presioa monitorizatzeko balbula adierazleak jarri zituen, arazorik balego istripuak saihesteko. 

Ibarrolazaren esanetan, hobekuntza horiek guztiek Bermibusek “kalitatezko zerbitzu hobeagoa eskaintzea ahalbideratzen dute, eta hori oso garrantzitsua da; izan ere, herritar askok erabiltzen duten zerbitzua da”. 

Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak gogoratu duenez,  Bermibus-ek astelehenetik barikura goizez 7:45etik 14:15era eta arratsaldez: 16:45etik 19:15era eskaintzen du zerbitzua; zapatuetan, berriz, goizez 8:45etik 13:15era. Bidaiak ordu erdiro dira eta Lameratik laurdenetan eta laurden gitxiagotan irteten du. 

Hona hemen Bermibusen ibilbidea eta geltokiak: 

 

Ibilbidea

Geltokiak

Lamera (urteera).

Lamerako autobus geltokia

Txibitxiaga

Txibitxiaga kalea 24

Askatasun bidea.

Erribera enparantza

 

San Andreseko geltokia

Erreñezubi kalea.

 

Nardiz Tar Gonzalo enparantza

Ondarraburu kalea.

Adubidxe kalea

Adubidxe kalea (jolasen ondoan)

Mikel deuna bidea

Mikel deuna bidea 3

Artieda tar Iñigo kalea.

 

Zubiaur tar Kepa kalea.

Azokako autobus geltokia

 

Zubiaur tar Kepa 50

Ibarreta kalea

 

Martin Deuna / Bizkaiko Jaurerria

Bizkaiko Jaurerria 39

Bizkaiko Jaurerria kalea.

Bizkaiko Jaurerria 1

Arresi kalea

San Juan Portale

Tonpoi bidea

 

Talako geltokia

Talako Andra Mari Auzoa

Benito Barrueta

Haur eskolako geltokia

Matxitxako bidea

Hilerriko geltokia

 

Aritzatxuko geltokia

Atalde kalea

Kiroldegiko geltokia

 

Atalde kalea 19

Aritzatxu bidea

 

Zubiaur tar kepa kalea.

Azokako autobus geltokia (aurrean)

 

 

23 / 10 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0