Albisteak

Albistea

'Hey Bro! Hipster show' antzezlana urriaren 20an, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan

 

Rafa Maza aktoreak ‘Hey, bro! Hipster show’ antzezlana taularatuko du urriaren 20an, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, gaueko 21:00etan. 

Hipsterra, jaio ala egin egiten da? Zu zeu, hipsterra ote zara, zarenik jakin gabe? Zer izan zen lehenago: hipsterra ala oiloa? Galdera horiei eta beste askori erantzuna emango die Rafa Maza komediante ospetsuak antzezlan honetan. Solo Fabiolo ikuskizun erakargarriaren ondoren, Maza gure garaiko pertsonaiarik ‘cool’-enarekin dator berriro taulatara: ‘Homo hipsterra’. 

Antzezlana gaztelaniaz izango da. Sarrerak 6 euro dira eta salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, orotarako kutxazainetan  edo www.kutxabank.es web gunean. 29 urtetik beherako gazteek, 65 urtetik gorako helduek, langabetuek eta elbarrituek %25eko deskontua dute leihatilan.

 

09 / 10 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0