Albisteak

Albistea

Arriboletarako bidea irekita

 

 

Bermeoko Arriboletas kalara heltzeko bidea gaurtik aurrera irekita dago, konponketa lanak egin ostean. Azken erremate batzuen faltan, gaurtik aurrera Arriboletara joan nahi duten pertsonek bidea erabili ahal izango dute kala horretara heltzeko. 

Bermeoko Udalak azaldu duenez, konponketa lan horiek martxan jartzeko, ibilbidea aldatu behar izan da; eta, hori egiteko, jabeen baimena lortu behar izan da. Jabeen baimena lortu eta gero, lanak hasi ziren eta, horrela, gaurtik aurrera bidea irekita dago Arriboletara joan ahal izateko. 

Ondoren, beheko aldean mahaiak jarriko dira eta dutxa martxan jarriko da. Horrez gain, landaketa lanak egingo dira eta eremua garbi mantentzeko edukiontziak jarriko dira.   

11 / 08 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0