Albisteak

Albistea

Kasinoko pintxoa Bermeoko Arrain Azokaren XV. Pintxo Lehiaketaren irabazlea.

Kafe Loidxek bigarren saria eta Izarok hirugarrena lortu dute eta Zubi Ganek publikoaren saria irabazi du

 

Bermeoko Arrain Azokaren barne aurten XV. Pintxo lehiaketa egin da eta joan den zapatuan, maiatzaren 13an,  sukaldaritza munduko adituekin osatutako epaimahaiak irabazleak aukeratu zituen. Horrela, Bermeoko Kasinoak egindako pintxoak irabazi du aurten pintxo lehiaketa. Kafe Loidxe tabernak bigarren saria lortu du eta hirugarrena Izarorentzat izan da. Publikoaren saria Zubi Gane tabernarentzat izango da. 

Aurten, pintxo lehiaketan Bermeoko 21 tabernek parte hartu dute eta arrainarekin egindako kalitate handiko pintxoak eskaini dituzte. Horiek dastatzeko aurten ere pintxo lehiaketaren ibilbidea egin da. 

Casinoaren pintxo irabazlea saku atuna, espageti eta wakame algekin eginda dago, taloz inguratuta, eta algaz egindako aliolirekin. 2. saria lortu duen Kafe Loidxe tabernaren pintxoa berdela, bieira eta langostinoarekin eginda dago eta Izarorena, hirugarren saria lortu duena, atunaren tartar-a da. Zubi Ganeren pintxoa makailoa hiru saltsa ezberdinekin dago eginda. 

Pintxo lehiaketaren sari banaketa Bermeoko Arrain Azokan, zapatuan, maiatzaren 20an, izango da eguerdiko 12:00etan Lamerako kioskoan. Bertan iritzia eman duten bezeroen arteko zozketaren emaitzaren berri ere emango da. Egun berean pintxoak ikusgai egongo dira Azokako LOG gunean. Pintxo lehiaketa Eleizalde ikastolak Arrain Azoka Elkartearen babesarekin antolatzen du.

 

18 / 05 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0