Albisteak

Albistea

Gimnasia erritmikoa bihar, otsailaren 18an, Bermeoko Araneko Kiroldegian

 

Bermeoko Araneko kiroldegiak bihar, zapatuan, otsailaren 18an, gimnasia erritmikoko eskolar mailako jardunaldia eta Gimnasia Erritmikoko Federazioak egiten duen kontrol saioa hartuko ditu. 

Horrela, goizeko 10:00etan eskolarren arteko ‘A mailako 1. Jardunaldia’ izango da. Bertan, kategoria ezberdineko 100 gimnasta baino gehiagok parte hartuko dute, horien artean Xixili Gimnastika taldeko kideak. 

Arratsaldeko 16:00etan, Gimnasia Erritmikoko Federazioak kontrol saioa egingo du. Bakarrekoetan 32 umek parte hartuko dute, horietatik lau Xixili Gimnastika taldekoak; eta taldeka hiru taldek parte hartuko dute. Parte hartzaileak honako elkarteetakoak izango dira: Sakoneta Leioa, Santutxu Bilbao, Getxo, Dana Bilbao eta Xixili Gimnastika taldea. 

Hortaz, gimnasia erritmikoarekin gozatzeko aukera izugarria izango dugu bihar, zapatuan, otsailaren 18an, Bermeoko Araneko 

17 / 02 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0