Albisteak

Albistea

200 kirolari inguruk parte hartuko dute bihar, zapatuan, Artza Frontoian egingo den kirol erakustaldian

 

200 kirolari inguruk, umeek zein nagusiek, parte hartuko dute bihar, zapatuan, abenduaren 17an, Artza frontoian arratsaldeko 18:00etan egingo den kirol erakustaldian. Ekimen horretan, areto barruan egiten diren kirol ekintzetan parte hartzen duten kirolari guztiek aukera izango dute euren aurrerapenak familia eta lagun artean erakusteko.

Beraz, herritarren eskutik,  gimnasia erritmikoa, karatea, zumba, eta beste kirol jarduera batzuk ikusi ahal izango ditugu. 

 “Umeek eta nagusiek ere ilusioz beterik parte hartzen dute ekintza honetan eta espero dugu, beste urte batzuetan bezala, Artza frontoiko jesarleku guztiak beteta egotea”, nabarmendu du Irune Ormaetxeak, Bermeoko kirol zinegotziak. Horrela, bai nagusi bai umeei, ekimen horretan parte hartzera gonbidatu die.

Urtero egiten den Kirol erakustaldia Bermeoko Kirol Patronatuak, Xixili Gimnasia taldeak, Karate elkarteak eta Itsas Izarrak antolatu dute. Sarrera dohainik da.

 

16 / 12 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0