Albisteak

Albistea

Larrinaga bandaren grabazio zaharrak biltzen dituen 'Bermeoko txistulariak, Musikarako grina' CDa salgai Berhaz bulegoan

 

Bermeoko Larrinaga bandaren grabazio zaharrak biltzen dituen Bermeoko Txistulariak, Musikarako Grina CDa salgai dago jadanik Berhaz bulegoan (Ertzilla kalea 6-8). Bere prezioa 5 euro da.

Bermeoko Udalak eta Euskal Herriko Txistulari elkarteak argitaratutako disko hori bi CDz osatua dago, eta horietan Larrinaga txistulariek 1961. urtean eta 1964.urtean grabatutako biniloetako kantak biltzen dira.

 “Disko horrekin Bermeoko musika, altxor aberasgarria, berreskuratu dugu, eta, aldi berean, gure herriko ondarea sustatzen dugu”, adierazi du Aingeru Astuik, Bermeoko Kultura zinegotziak. Horrela, CD horren bidez, “gure herriko musikaren eta kulturaren zati bat ezagutzeko aukera izango dugu herritar guztiok”.

07 / 12 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0