Albisteak

Albistea

Euskarazko Produktuen Katalogoa banatu da aurten ere Bermeon

 

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren 1.800 ale banatuko dira Bermeon. Ikastetxeen bitartez, familia bakoitzari helduko zaio katalogoa eta,  horrez gain, udal egoitzetan eta honako dendetan egongo da eskuragai: Luma, Aue, Muruaga, Ku kuenea eta Udane.

Beste urte batez, Euskal Herriko 140 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuek Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, aurtengoa 18. edizioa, hain zuzen ere.

Bai webguneak bai paperezko edizioak berrikuntza nabarmenak estreinatu dituzte aurten. Horrela, bietan bi atal jasotzen dira: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua bata, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua bestea.

Gainera katalogoa.eus webgunearen eraberritze sakona egin da. KATALOGOA.EUS urte osoan berritzen doan webgunea da. Dagoeneko 6.000 produktu baino gehiago biltzen ditu 2 atal nagusien artean, eta bere helburu nagusia da merkatuan aurki daitezkeen euskarazko produktuak erabiltzaileen eskura modu erraz batean jartzea.

 

 

01 / 12 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0