Albisteak

Albistea

Mañu auzoko Karmengo jaiak uztailaren 15etik 18ra arte ekimen ugari izango dituzte

 

Bermeoko Mañu auzoko Karmen jaiak uztailaren 15ean, barikuan,  hasiko dira eta uztailaren 18ra arte (astelehena) ekimen ugari izango dituzte. Horrela, uztailaren 15ean, barikuan, arratsaldeko 20:00etan txupinazoarekin hasiera emango zaie jaiei eta, ondoren, mus txapelketa izango da. Txapelketa honetan parte hartzeko izena ematea 19:00etan izango da. Gaueko 21:00etan zaldi probak ikusteko aukera egongo da.

Uztailaren 16an, zapatuan, Karmen Egunean, goizeko 11:00etan eta 12:30ean mezak egongo dira eta eguerdiko 13:00ean umeek jolasekin gozatzeko aukera izango dute. Arratsaldeko 19:00etako mezaren ostean, 19:30ean  herri kirolen txanda izango da eta gaueko 23:00etan erromerian dantzekin gozatu ahal izango dute bertaratzen diren guztiek. Egun guztian zehar trikitilariek giroa alaituko dute eta umeek gaztelu puzgarrian disfrutatu ahal izango dute.

Domekan, uztailaren 17an, bigarren Karmen Egunean, goizeko 10:00etan sukalki txapelketaren izen-ematea izango da eta 13:00etan aurkezpena eta 18:30ean irabazleen berri izango dugu sari banaketa ekitaldian. Domekan 11:00etan mezea eta arratsaldeko 18:30ean nagusientzako jolas tradizionalak egongo dira eta gaueko 21:00etan zaldi probak. Egun guztian zehar trikitrilariak izango dira eta gaztelu puzgarria izango dute umeek.

Uztailaren 18an, domekan, gaueko 21:00etan, zaldi probek emango diote Mañuko jaiei amaiera. Mañu auzoko jaiak Mañu auzoko jai batzordeak antolatzen ditu Bermeoko Udalaren laguntzarekin. Bermeoko Udalak Mañuko bizilagunei jai zoriontsuak opa dizkie eta herritar guztiak gonbidatu ditu jaietan parte-hartzera.

13 / 07 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0