Albisteak

Albistea

Erlantz Aristegi bermeotarraren 'Giro ederra' kartela Andra Marietako jaiak iragartzeko kartel lehiaketaren irabazlea

 

Erlantz Aristegi bermeotarraren ‘Giro ederra’ kartelak irabazi du Bermeoko Andra Marietako eta Santa Eufemia jaiak iragartzeko kartel lehiaketa eta 600 euroko saria jasoko du. 

Herritarrek euren botoekin Andra Mari eta Santa Eufemia jaien kartelaren irabazlea aukeratu dute epaimahaiak aukeratutako bi kartel finalisten artean. Herritarrek bai Kultur etxean ezarritako kutxan edo bai Bermeoko Udaleko facebooken bidez eman dute botoa. Kutxan jasotako botoek %70eko balioa izan dute eta internet bidez jasotakoek %30a eta Erlantz Aristegiren kartelak irabazi du.

Aurten 7 kartel aurkeztu dira lehiaketan. Epaimahaiak,  -Jai Batzordeko kideek, Udaleko zinegotziek eta Barrueta Arte Elkarteko kideek osatutakoa-, horien artean aukeratu zituzten bi kartel finalistak eta herritarrek horien artean aukeratu dute irabazlea.

11 / 07 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0