Albisteak

Albistea

Herritarrek Andra Mari eta Santa Eufemia jaien kartelaren irabazlea aukeratu ahal izango dute finalisten artean

 

Herritarrek euren botoekin Andra Mari eta Santa Eufemia jaien kartelaren irabazlea aukeratu ahal izango dute joan den zapatuan epaimahaiak aukeratutako bi kartel finalisten artean. Herritarrek uztailaren 8ra arte bozkatu ahal izango dute Bermeoko Kultur etxean ezarriko den kutxan edo uztailaren 10era arte eman ahal dituzte bere botoak Bermeoko Udaleko facebooken bidez (https://www.facebook.com/BermeokoUdala). Pertsona bakoitzak baten bakarrik bozka dezake.

Kutxan jasotako botoek %70eko balioa izango dute eta internet bidez jasotakoek %30a. Aurten zazpi kartel aurkeztu dira lehiaketan eta epaimahaiak, -Jai Batzordeko kideek, Udaleko zinegotziek eta Barrueta Arte Elkarteko kideek osatutakoa-, horien artean aukeratu zituen joan den zapatuan bi kartel finalistak. Finalistak aukeratzeko orduan originaltasuna, Bermeoko jai giroa adieraztea, eta bizitasuna, besteak beste, baloratu izan dira.

Orain kartel parte hartzaile guztiak Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean egingo den erakusketan ikusi ahal izango dira egunero uztailaren 8ra arte ( 9:00-14:00 eta 17:00-21:45). Botoa Kultur etxean ezarriko den kutxa batean edo Bermeoko Udaleko facebooken bidez eman ahal izango da. Kartel irabazlea uztailaren 11n jakinaraziko da.

Argibide gehiago nahi duten pertsonek, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean (Irakaskintza 14 -16. Tel.: 946179157; kultura@bermeo.eus ) jaso ahal izango dituzte.

 

 

 

 

 

 

05 / 07 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0