Albisteak

Albistea

Paper-zapi bustirik (toallitak) komunera ez botatzeko deia egin du Bermeoko Udalak

 

 

Bermeoko Udalak paper-zapi bustirik (toallitak) komunera ez botatzeko deia egin du. Izan ere, Benito Ibarrolazak, Zerbitzu Saileko zinegotziak, adierazi duenez, azken aldi honetan saneamendu sarean arazoak sortzen ari dira eta lurzorua ur-fekalakaz kontaminatzen ari da. 

Ibarrolazak azaldu duenez, arazo hauek bai komunitatearen hoditerian zein hoditeria orokorrean trabatzeak gertatzen ari direlako ematen dira. “Trabatze hauek komunera paper-zapi bustiak (toallitak) botatzearen ondorioz gertatzen dira, beheko maila batean dauden eraikinei kalte eginez”, ohartarazi du.

Horregatik, herritarrei eskatu die ezelako paper-zapi bustirik (toalliterik) komunetik ez botatzeko, ez komuneko paper bustirik, ez umeenik, ez aurpegia garbitzekorik… “Paper-zapi busti guztiak (toallitak) komunetik ez botatzea ezinbestekoa da hoditeriak ez trabatzeko eta saneamendu sarean arazorik ez izateko”, aipatu du. 

“Herria guztion artean zaindu behar dugu eta seguru nago horrela egingo dugula”, azpimarratu du Benito Ibarrolazak.

 

  

 

05 / 05 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0