Albisteak

Albistea

Udalaren zaharren egoitzak eta Musika eskolak elkarlanean egoiliarrek musikarekin gozatzeko programa martxan jarri dute

 

Iazko esperientzia oso positiboa izan zela kontuan hartuta, Bermeoko Udalaren Zaharren Egoitzak eta Bermeoko Udal Musika Eskolak elkarlanean egoitzako egoiliarrak musikarekin gozatu ahal izateko programa martxan jarri dute.

Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko presidente eragileak, Benito Ibarrolazak, eta Kultura eta Hezkuntza zinegotziak, Aingeru Astuik, azaldu dutenez, programa honek “pertsona nagusientzat hainbat onura dakar, izan ere, integrazioa lantzen da, komunitatearekiko lotura mantentzen da, autoestima hobetzen du, maila kognitiboa lantzen du eta belaunaldien arteko lotura sendotzen du”. 

“Guzti hauek dira Bermeoko Udalaren Zaharren Egoitzak eta Bermeoko Udal Musika Eskolak dituen helburuak eta horretarako aipatutako programa elkarlanean martxan jarri zen iaz lehenengo aldiz, eta balorazio oso ona egin ondoren, aurten ere abian jarri dugu”, azaldu dute.  Programa honen barne hainbat dira egingo diren ekimenak, besteak beste, musika ipuinak, musika tailerrak eta erakusketa didaktikoa. 

Horrela, jadanik musika tailerrak martxan jarri dira. Tailer hauek musika ardatz hartuta, zahartzaro aktiboa bultzatzen dute eta 8 egoilek parte hartzen dute. Hauek astean behin musika eskolara hurbiltzen dira musika eskola jasotzera eta, antolatzaileek azaldu dutenez, “oso pozik” daude, izan be “deseatzen egoten dira musika eguna heltzea”. 

Tailer hauetan, alde ezberdinak lantzen dira: egoitzatik kanpo ekintza bat egitea, taldeko partaide sentitzea, estima pertsonala eta soziala hobetzea, eta memoria eta psikomotrizitatea lantzea, besteak beste. 

Bestalde, maiatzaren 17an, martitzenean, goizeko 11:00etan ipuin musikatua izango da. Ekimen honetan, musika eskolako irakasleek ipuinean txertatuta estilo desberdineko kantu ezagunak joko dituzte. Ipuin musikatua Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzako lorategian izango da egoiliarrek ikuskizun honekin gozatu ahal izateko. Egoitzaren kanpoko aldetik ere ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. 

Era berean, programa honen barne erakusketa didaktikoaren ere izango da eta horretan  eskolako ikasleak Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzan hainbat kontzertu eskainiko dituzte. 

Ibarrolazak eta Astuik programa hau “gure nagusientzat oso positiboa dela” adierazi dute, izan ere, “gure nagusiek musikaz gozatzen dute eta, aldi berean, integrazioa eta autoestima hobetzea lantzen da, besteak beste”.

 

 

 

03 / 05 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0