Albisteak

Albistea

Euskara Aholku Batzordeak batzarra izango du eguaztenean, maiatzaren 4an

 

Euskara Aholku Batzordeak batzarra izango du eguaztenean, maiatzaren 4an, arratsaldeko 19:00etan Bermeoko Gizarte eta Kultura etxeko Gaztelekuan. Bertan, besteak beste, euskara bultzatzeko ‘Geuk eus’ kanpainaren prestaketa landuko dute batzordeko kideek.

Horrez gain, hainbat gairen berri emango da. Horrela ‘Errenta aitorpena euskaraz’, ‘Abizenak euskaraz’ eta ‘Geurien be bai’ egitasmoen berri emango da Euskara Aholku Batzordearen batzarrean. Ildo berean, modu laburrean eskuko hiztegi eta Zubideiak gaiak ere jorratuko dituzte.

Batzorde honetako kideekin partekatuko dira gai hauek euren iritziak, proposamenak eta ekarpenak ezagutzeko. Kasu honetan ere, balorazioa egingo da eta etorkizunerako erronkak proposatuko dira.

Informazio gehiago nahi duten herritarrek Bermeoko Udaleko Euskara Sailera deitu dezakete (946179912) edo euskera@bermeo.eus helbide elektronikora idatzi dezakete.

 

02 / 05 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0