Albisteak

Albistea

'Pintto Pintto' umeentzako antzerkia ikusgai martxoaren 11n, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan

Anita Maravillas konpainiaren eskutik, ‘Pintto Pintto’ umeentzako antzerkia egongo da ikusgai martxoaren 11n, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan 18:30ean.

Pintto protagonista den antzezlan honetan Pintto galdu egin den txakurkumea da; Pinttok jolastea maite du, baina badirudi norbaitek beldur diola eta ez duela beragaz jolastu gura. Antzezlan honetan Pinttok adiskidetasunaren jokoa zein zoragarria eta zein sinplea den gogorazten digu.

'Sarrerak 4 euro dira eta jadanik salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, BBKko orotarako kutxazainetan eta www.kutxabank.es. Leihatilan egun berdinean, barikuan, salduko dira, 18:00etatik aurrera, sarrerak gelditzen badira.

02 / 03 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0