Ingurumena
KLIMA PLANA BERMEO
Klima-Aldaketari Egokitzeko Bermeoko udalerriko Plana.
Bizilagun,Klima-aldaketak zuzenean eragiten dio gure udalerriari eta erronka honi aurre egiteko Klima-Aldaketari Egokitzeko Plana egiten ari da Bermeoko Udala.Lehen urratsa diagnostikoa egitea da, klima-aldaketak pertsonengan, ekonomian eta ingurumenean dituen arriskuak eta inpaktuak zehazten dituena. Diagnostiko hau eztabaida publikoan sostengatzen da eta oso garrantzitsua da zure parte hartzea. Horretarako, honakoa egin dezakezu:
- Zure iritzi, zalantzak eta iradokizunak ingurumena@bermeo.eus posta elektronikora bidali.
- Sare sozialetan #BermeoKlimaAldaketa traolarekin parte hartu.