Faktore etikoak
Herritarragazko arreta jardunbideak:
o Arretako langileak zuzenean identifikatuko dira.
o Herritarra entzungo dabe.
o Ulergarria dan hizkera erabiliko dabe.
o Herritar zein interesdunek eskatutakoari urtenbidea emon, eskaria bideratuta utzi edo urtenbidea emon daikeonarekin harremanetan jarriko deutse.
o Herritarra agurtuko dabe eta begirunez artatuko dabe.
Informatzaileen konpromiso etiko eta profesionala:
Udal zerbitzuetako, langileek balio etiko legez erantzukizun profesionala eta herritarrei zuzendutako zerbitzua ondo burutzea bere gain hartzen dabez. Eguneroko lanean ahalik eta laguntza gehiena eskainiko dabe, konfidentzialtasuna, erantzukizun profesionala eta herritarrei zuzendutako zerbitzua helburutzat izanik.
Arretan doikuntza daukien eta prestakuntza jaso daben langileek jardungo dabe eta aldiro egon litezkeen barrikuntza eta sistema barrien ezagutza eukiteko, ikastaroak jasoko dabez.