Udala

Herritarrek parte hartzeko moduak

KOMUNIKAZIO ZUZENA ETA PARTE HARTZEA

Parte hartu ahal izateko, informazio guztia jasotzea eta alde biko komunikazio bat sustatzea nahitaezko ikusten dau Udalak. Herriaren eritzia eta kolaborazioa ezinbestekoak dira, egiten dan udal kudeaketa, herritarrek daukien beharrizan eta espektatibekin bat egin daian. Eremu honetan zer eskaintzen deutsu Udalak?

Bermeoko Udalaren ekimenak, proiektuak, erabakiak, jardunaldiak, kanpainak, emanaldiak, lehiaketak‚Ķ, azken finean, Udalaren ekimen guztiei buruzko informazioa herritarren eskura jartzea, herritarrak informatuta egoteko eta gardentasuna bermatzeko, honako bideak erabilita: 

1.- Komunikabideei zuzendutako lana.

2.- Bermeoko Udaleko web gunean agertzen diran edukiak, adibidez: albisteak, prentsa atala eta gai konkretuen inguruko web gune zehatzak egituratuta:

Liburutegia

GIZ: Gazte informazio zerbitzua 

Aita Guria Baleontzia

Behargintza

Turismoa

Euskera Saila

Gizarte Ongizaterako Udal Patronatua

Bermeoko Udalaren Zaharren Egoitza: Sancti Spiritus

Bermeoko Udalaren Kirol Patronatua

Bermeoko Musika Eskola

Artxiboa 

3.- Gardentasuneko atala

4.- Hilero Bermeon Zer? Publikazioan gertakari, jakin beharreko eta ekimen zehatzak ere gaineratuta. 

Alde bakarreko eskaintza gainditu eta zure parte hartzea sustatzeko gainera be honako aukerak dituzu:

1.- Inkestak: Urte birik behin, udalak eskaintzen dauzan zerbitzuen asetasun mailea neurtzen dau inkesta bidez, herritarren espektatibak ezagutzeko eta beharrizanak antzemateko.

Azkenak, 2013an egin ziran. 500 inkestatik gora egin ziran eta emaitzak ikusgai dagoz, aurreko urteetako inkesten emaitzekin batera.

2.- Parte hartze Prozesua: Zure eritzia aurrez aurre emon eta partekatzeko aukera daukazu, gaien arabera antolatzen diran parte hartze taldeetan. BERMEON ERABAKI lemapean, herritarren ahotsa entzuteko, errespetatzeko eta erabagi parte-hartzaileak sustatzeko orain arte egindako lana aztergai daukazu, hurrengo gaikako taldeen deialdia jaso bitartean.

3.- Alde biko komunikazioa:

Udal eztabaidagunea, erregistratu eta zure eritzia web gunean publikatu eta eztabaida sustatu daiten.

Sare sozialak horien bitartez herritarrengana heldu eta alde biko elkarrizketak posible egiteko.

Bermeoko Udala: Facebook

Berhaz : Facebook

Gazteei zuzendutako informazio guztia jasotzeko: BERMEO GIZ

 

4.- Abisuak Kexak eta iradokizunak: Udal jardunean parte hartzeko azken aukera honek udala eta herria hobetzen laguntzen dau, herritarraren eta udalaren arteko elkar lana sustatuta. Hurrengo atalean garatzen dira parte hartzeko bide honen aukera guztiak.

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0